Georg Stahl
Wikipedia(e)tik
Georg Ernst Stahl (Ansbach, Bavaria, 1659ko urriaren 22a - Berlin, Prusiako Erresuma, 1734ko maiatzaren 24a) alemaniar kimikari eta sendagilea izan zen.
[aldatu] biografia
Jenan egin zituen medikuntza-ikasketak, eta Halleko Unibertsitateko irakasle izan zen. Flogistoen teoria azaldu zuen, eta animismoaren oinarriak finkatu zituen: arima gertaera biologiko guztien printzipioa da, haren esanean. Saxonia-Weimarko kondearen eta Prusiako erregearen sendagilea izan zen. Viridiciae theoricae verae medicae (1694) eta Theoria medica vera (1707) lanak idatzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.