Georg Wilhelm Friedrich Hegel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georg Hegel filosofoaren portreta

Georg Wilhelm Friedrich Hegel (Stuttgart, 1770eko abuztuaren 27 - 1831ko azaroaren 14) filosofo alemaniarra zen.

Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan filosofo izango zen Friedrich Schellingen laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izango zuen hemeretzigarren mendeko alemananiar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel.


Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1770ko Abuztuaren 27an Stutgart-en jaio zen Hegel. Umetatik literatura, egunkariak, filosofi saiakerak eta edozein motatako idatziak irakurtzeko irrika izan zuen, ziurrenik bere ez ohiko ama progresistak bere garapen intelektuala bultzatu zuen hezkuntza eman baitzion. Erdi klaseko familia edukitsu batean jaio zen, bere aita Württemberg-eko goberno administratiboaren funtzionario baitzen. Hegel ume gaixoti bat izan zen, sei urte zituelarik baztangaz hiltzeko zorian egon zen, honek bere arreba Christiane-ri gehiago lotu zuelarik.

Württemberg-ko seminario protestastean egin zituen bere ikasketak, bere lagunen artean filosofo izango zenaren Friedrich Schelling eta Friedrich Hölderlin poetak aurki ditzakegularik. Bertan jaso zuten hezkuntza gogorrak berain harremana estutu zuen, bakoitzak besteengan izan zuen eragina areagotuz. Frantziako Iraultza jakiminez jarraitu zuten eta Immanuel Kanten idealismo filosofikoaren aurkako kritikan murgildu ziren. Zehazki, Hölderlin eta Schelling izan ziren Kanten filosofiaren eztabaidan murgildu zirenak, Hegel interesa herriko filosofian porrot egingo zuten saiakeretan lanean hasi zenean piztu zen. Popularphilosophen edo herri-filosofoak, ilustrazioaren ideiak bultzatzeko eguneroko bizitzari buruzko eztabaida proposatzen zuen, gehiengoak Locke edo Reid bezalako pentsalari ingeles eta eskoziarren eragina jaso zutelarik. Hegelek Kanten filosofia kritikoa herri-filosofiaren modura osatu nahi zuen, Tübingen-en Hölderlin eta Schelling jarraitzen zituzten eztabaida teorikoak eszeptizismoz ikusten baitzituen. Kanten sistemaren zailtasunak praktikan jarri baino lehenago konpondu behar zirela ez zuen onartu 1880 arte.

Jena-ko unibertsatean privadozent (soldatarik gabeko unibertsateko irakasle) postua lortu zuen, oso ezagun egin ziren mintzaldiak emanez, Arthur Schopenhauer, bere etsaiarenak jenderik biltzea lortu ez zuten bitartean. Goetheren eragina zela ziurrenik, Ezohiko Irakaslera goragotu zuen unibertsateak, baina 1806ean Napoleonek Prusia errendarazi zuen, unibertsitatea itxiraziz baita ere. Kazetaritza lanetan ibili zen eta 1811n Marie von Tucher-ekin ezkondu zen.

Logikaren zientzia argitaratu ondoren 1816an Heidelberg-eko unibertsitatean postu bat lortu zuen. Erregimen prusiarrari egindako zerbitzuengatik Frederik William III-k 1830 unibertsitateko errektore izendatu zuen. 1831ean gangeria (kolera) izurrite bate Berlin astindu zuen eta 61 urtetako Hegel bat sukarreko hiru egunen ondoren hil zen.

Irakaspenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakob Böhme-n idazki ilunek Hegelengan eragin handia izan zuten, honen ustez gizakiaren erortzea unibertsoaren eboluzioan pauso beharrezko bat zen. Spinoza, Kant, Rousseau, Goethe eta Iraultza Frantsesak liruraturik zuen garaiko Hegel. Filosofia, kultura eta gizarte modernoa kontraesan eta tentsioz beterik zegoela iruditzen zitzaion, jakintzaren subjektua eta objektua, gogoa eta natura, norbera eta besteak, askatasuna eta autoritea, Ilustrazioa eta Erromantizismoaren, etab.en artekoa adibidez. Hegelen filosofi proiektu garrantzitsuena tentsio eta kontraesanak hartu eta testuinguru ulerkor, aldakor, bilakakor eta batasun arrazionaldun desberdinetan azaltzea zen, berak ideia absolutu edo ezagutza absolutuan deitzen zuenean alegia. Batasun honen ezaugarri nagusia Hegelen arabera ezetzean eta kontraesenetan azaltzen eta bilakatzen zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espirituaren Fenomenologia (edo Gogoetaren Fenomenologia) izan zen Hegelen lan nagusia. Filosofi zientzien Entziklopedia, Logikaren Zientzia eta Zuzenbidearen Filosofi-printzipioak izan ziren bizirik zegoen bitartean argitaraturiko zenbait. Bera hil ondoren lagun talde batek bere obrak batu zituen hemezortzi liburukitan; gaur hogeita sei dira.

Hegel-en lau gai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegelen obrak zailtzat jotzen dira askotan jorratzen saiatzen den gaien zabaltzasuna dela eta , baina honakoak dira bere obratan gehien agertzen direnak eta bere filosofiaren ildoa markatuko zutenak:

  • Espiritua: Forma ezberdinak eta etengabeko garapenean dagoen subjektuaren adierazpen eta ahalmenen multzo bezalaxe definituko du.
  • Dialektika: Ezaguera eta errealitatea egituratzen dituen printzipioari deritzo, eta metodo honen bitartez historia azaltzen saiatuko da.
  • Historia: Gizakiaren askatasuna estatuarekin guztiz gauzatu arte, arrazoimenaren zuhurtzia dela eta, jasango dituen fase ezberdinen prozesu bezala azalduko du bere lanetan.
  • Kristautasuna: Erlijo kristauaren edukia eta egiazko filosofiaren edukiak bat zentoztela azalduko du, bereziki bere gaztaroko liburuen hausnarketa gai bihurtz.

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofiaren historia eta mundu bera ulertzeko Hegelek dialektika izeneko sistema proposatu zuen. Honen arabera historia, aurreko mugimenduari datxikion kontraesanen konponbide izan nahi duen mugimenduen progresioa litzateke. Teoria hau oso berritzailea izan zen, eta hain berritzailea izateagatik izan zen ziurrenik hain erradikala. Iraultza aurrera egiteko behar izan zen biolentziaren gorakadak Erregimen Zaharrarekin bukatzea eragin bazuen ere, Izuaren Erregetza ekarri zuen baita ere.

Historiak akatsetatik ikasiz agitzen da: esperientzia hau pasa ondoren bakarrik, plantea daiteke hiritar askeko estatu konstituzional bat,hau da, botere antolatzaile onginahitsu eta askatasuna eta berdintasunaren ideia iraultzaileak uztartzen dituen estatua. "Pentsamenduan datza askatasuna".

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Georg Wilhelm Friedrich Hegel