G. W. Pabst

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georg Wilhelm Pabst» orritik birbideratua)
G. W. Pabst

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorg Wilhelm Pabst
JaiotzaRoudnice nad Labem1885eko abuztuaren 25a
Herrialdea Austria
Cisleithania
HeriotzaViena1967ko maiatzaren 29a (81 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Gertrude Pabst (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, aktorea, antzerki aktorea eta antzerki zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0655065 Allocine: 3357 Allmovie: p105326 TCM: 146184
Discogs: 3186797 Find a Grave: 10306 Edit the value on Wikidata

Georg Wilhelm Pabst, zinema munduan G. W. Pabst, (Raudnitz, 1885eko abuztuaren 25a - Viena, 1967ko maiatzaren 29a) Austriako zinemagilea izan zen, jaiotzez bohemiarra. Antzerki-zuzendari eta antzezle izan zen; 1919an Vienako Neue Wiener Bühne antzerki taldeko zuzendari izan zen. 1923an bere lehenengo filma egin zuen, Der Schatz (Altxorra), joera espresionistakoa. 1925etik 1932ra bitartean errealismo soziala landu zuen; Alemaniako gizartearen arazoak islatzen zituzten filmak egin zituen batetik, eta sexua ardatz duten eta Freuden eragin handia duten filmak bestetik. Garai honetakoak ditu film bikainenak; geroztikakoak askoz maila apalagokoak dira.

1932an Alemaniatik ihes egin behar izan zuen arrazoi politikoak zirela eta. 1940an itzuli zen eta hiru film egin zituen. Filmak: Die freudlose Gasse (1925, Atseginik gabeko kalea), 1923an inflazioak Alemanian sortu zuen krisia aipatzen duena; Geheimnisse einer Seele (1926, Arima baten misterioa); Die Büchse der Pandora (1928, Pandoraren kutxa edo Lulu); Abwege (1928, Krisia); Das Tagebuch einer Verlorenen (1929, Galdutako baten egunkaria); Westfront 1918 (1930, Sortaldeko frontea 1918), gerra salatzen duen filma; Die Dreigroschenoper (1931, Lau soseko opera), Brechten lanaren egokitzapena; Kameradschaft (1931, Kidetasuna); Don Quichotte (1933); Der Prozess (1947, Auzia) eta Der letzte Akt (1955, Azken agerraldia).

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: G. W. Pabst Aldatu lotura Wikidatan