George Balanchine

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

George Balanchine (San Petersburgo, 1904 - New York, AEB, 1993) errusiar musikagile, dantzari eta koreografoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost urte zituela pianoa jotzen zuen, eta bederatzi urte zituela San Petersburgoko Ballet Eskolan sartu zen. Ikasketak amaitu zituenean, taldeko kide egin zen, eta denbora librean pianoa eta konposizioa ikasten zituen. Dantza uztea erabaki zuen, eta 1923an koreografiaren bideari ekin zion. Urte horretan bertan, Volodia Dimitriev marrazkilariarekin batera, Gauak ballet gaztea sortu zuen.

Hainbat ballet zuzendu zituen Petrogradoko Opera Komikorako. 1924an errusiar gobernuak baimena eman zion ballet bat sortzeko, eta atzerrian itzuli bat egiteko. Errusiar balletentzat zuzendu zituen, besteak beste: Barabau (Ricti, Utrillo, 1925), Jack in the Box (Milhaud, Derain, 1926), Katua (Sauguet, Gabo, Pevsner, 1927), Apolo (Stravinski, Bauchant, 1928).

Ondoren, Danimarkako errege-balleteko maisu izan zen, eta komedia musikal batean parte hartu zuen Londresen. 1932an Montecarloko errusiar balletetako zuzendari izan zen. 1933an bere konpainia sortu zuen, Balletak. 1934an New Yorkeko School of American Balleta sortu zuen. Eskola horretako zuzendari zela zuzendu zituen: Sérénade (1934), Oroitzapena (1935), Orfeo (Glück, 1936), Maitagarriaren musua eta Karta-jokoa (Stravinski, 1937).

1946an Ballet Society sortu zuen, eta 1948an lehenago bere konpainia izandakoak bildu zituen, eta New York City Balleta sortu zuen. Lan hauek zuzendu zituen: Suzko txoria (Stravinski, 1949), Jones Beach (Andriessen, J. Robbins, 1950), Mendebaldeko sinfonia (Kay, 1954), Mugimenduak (1963), Don Kixote (Nabokov, 1966), Jewels (Fauré, Stravinski, Txaikovski, 1967), Slaughter on Tenth Avenue (Xenakis, 1968).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Balanchine Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]