George Berkeley
George Berkeley (Thomastown, 1685ko martxoaren 12a - Oxford, Erresuma Batua 1753ko urtarrilaren 14a) Irlandako filosofoa izan zen.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Dublinen ikasi zuen; apaiztu ondoren grekerako, hebreerako eta teologiako irakasle izan zen. 1713tik 1720ra bitartean Frantzia, Espainia eta Italia ezagutu zituen. Irlandara itzulirik, Derryko dekano izendatu zuten (1723). Kristau fedea zabaldu nahiak bultzatuta Bermudetara abiatu zen, baina baliabidez eskas zebilenez itzuli egin behar izan zuen. Cloyneko apezpiku anglikanoa izan zen.
Pentsamendua [aldatu]
Materialismoaren eta sinesmen ezaren aurrerapenak hunkiturik, bere erlijio ideiak defendatzen saiatu zen eta guztizko idealismoa aldarrikatu zuen. Pentsamenduaz kanpoko errealitate oro ukatzen zuen, zentzuen bidez hautemandako mundu materialak zeinu-balioa besterik ez duela dio. Aldaketa hautemangarrien kausa ez da gauzakietan edo gure baitan aurkitu behar, baizik eta Jainkoarengan: gertaera materialak Jainkoak gurekin hitz egiteko eta gure borondatea zuzentzeko hizkuntza besterik ez dira. Lockeren enpirismoak eta Malebrancheren idealismoak bat egiten dute Berkeleyren inmaterialismoan.
Lanak [aldatu]
- Ezagutzaren hatsapenak (1710)
- Hylas eta Filonousen arteko Elkarrizketak (1713).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.