George Chapman
Wikipedia(e)tik
George Chapman (Hitchin, Ingalaterra, 1559 - Londres, Ingalaterra, 1634) ingelesezko poeta dramatikoa izan zen. Homeroren eta Petrarkaren obrak ingelesera itzuli zituen. Shakespeareren sonetoetan aipatzen den «kontrako» poeta izan bide zen. Drama (The Conspiracie and Tragedie of Charles, Charlesen konspirazioa eta tragedia, 1607), komedia (All fools, Zoroak denak, 1599) eta poesia (The shadow of night, Gauaren itzala, 1594; Ovid´s banquet of sense, 1595) idatzi zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.