George Cukor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Cukor

George Dewey Cukor (1899ko uztailaren 7 - 1983ko urtarrilaren 24) hungariar judutar jatorrizko Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria zen.

Antzerkian lan egin ondoren, 1929tik aurrera Hollywood-en aritu zen. Bakarrik zuzendutako lehendabiziko filma 1931ko Tarnished Lady izan zen. Garai hartan Paramount Pictures utzi zuen eta RKO Studios-era joan zen. Hor, arrakasta lortu zuten film andana zuzendu zituen. Gainera, "emakumeen zuzendaria" titulua eskuratu zuen, nahiz eta berak oso gogoko ez izan. Berarekin lan egiten zuten emakumezko zein gizonezko aktoreek maiz irabazten zuten Oscar saria, hala nola James Stewart, Ronald Colman (1947), eta Judy Holliday (1950). Cukor-ek berak zuzendari onenaren Oscar Saria 1964an irabazi zuen My Fair Lady filmarengatik.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Cukor Aldatu lotura Wikidatan