George Dantzig

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

George Dantzig estatubatuar matematikaria izan zen (Portland, Oregon, 1914 - Stanford, 2004). Marylandeko Unibertsitatean eta Michigango Unibertsitatean egin zituen matematikako ikasketak. 1937an graduatu zen. 1937tik 39ra bitartean, Estatu Batuetako Bureau of Labor Statisticsen lanean aritu zen, eta 1941etik aurrera U.S.A.F. Headquarters Statistical Controlen egon zen. Bitartean, doktoregoa bukatu zuen Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitatean (1946). 1947. urtean matematikaren munduan ospe handia eman zion ekarpena egin zuen, optimizazio-metodo bat, hain zuzen ere. Ideia horiek Estatu Batuetako Aireko Armadan garatu zituen, bertan aditu egin baitzen mahaiko kalkulagailuen bidez ebatzitako plangintza-metodoetan (programazio izenez ezagutzen dena). Hala, programazio lineala deritzana erabiliz, Dantzigek plangintza-prozesua mekanizatu zuen. 1952an RAND Corporationeko matematikari ikertzaile hautatu zuten, eta 1960an Berkeleyko irakasle eta Operazio Ikerketa Zentroko buru hautatu zuten. Urte horietan Linear programming and extensions (1963, Programazio lineala eta hedadurak) liburua idatzi zuen. 1966an Standfordeko Unibertsitateko irakasle hautatu zuten. Dantzigek optimizazio- eta operazio-ikerketarekin zerikusia duten arlo asko landu zituen. Bere ikerketari esker ohore ugari jaso zituen, besteak beste, Operazio Ikerketako Von Neumann Teoria Saria (1975).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]