George Emil Palade

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

George Emil Palade (Iasi, Errumania, 1912 - Del Mar, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2008) medikua eta biologoa izan zen. Jatorriz errumaniarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. 1935etik 1945era, anatomia-irakaslea izan zen Bukaresteko Unibertsitatean. 1946an, Estatu Batuetara joan zen, eta biologia-irakaslea izan zen Rockefeller (1956) eta Yale unibertsitateetan (1973). Biologiako ikerketa asko egin zituen. Erribosomak aurkitu zituen. 1974an, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, Albert Clauderekin eta Christian de Duverrekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]