George Emil Palade

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Emil Palade

George Emil Palade (Iasi, Errumania, 1912ko azaroaren 19a - Del Mar, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 2008ko urriaren 8a) medikua eta biologoa izan zen. Jatorriz errumaniarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. 1935etik 1945era, anatomia-irakaslea izan zen Bukaresteko Unibertsitatean. 1946an, Estatu Batuetara joan zen, eta biologia-irakaslea izan zen Rockefeller (1956) eta Yale unibertsitateetan (1973). Biologiako ikerketa asko egin zituen. Erribosomak aurkitu zituen. 1974an, Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, Albert Clauderekin eta Christian de Duverrekin batera.

Erreferentziak