George Fox
Wikipedia(e)tik
George Fox kuakero edo Quaker sektaren sortzailea izan zen (Drayton, Leicestershire, 1624 - Londres, 1691). Zapataria zen. Espiritu Santuak deitzen zuela uste osoa harturik, 1647an hasi zen predikatzen. Bere jarraitzaileek Adiskideen Elkartea edo quakers (beldurtiak, Foxek epaile bati esan baitzion Jainkoaren hitzaren beldur behar dela izan) sortu zuten. Kuakeroek liturgia eta apaizgo oro gaitzesten dute, eta norbere kontzientzian bizi den Espiritu Santuari besterik ez diote garrantzirik ematen. Sarritan izan ziren esetsiak, eta 1654an Ameriketara joan ziren; han eragin handia izan zuten XVII-XVIII. mendeetan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
