George Gissing

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Gissing
George Gissing
George Gissing idazlearen irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa George Robert Gissing
Jaio 1857ko azaroaren 22a
Ingalaterra Wakefield, Yorkshire (Ingalaterra)
Hil 1903ko abenduaren 28a
Euskal Herria Izpura, Nafarroa Behera
(Euskal Herria)

George Robert Gissing (1857ko azaroaren 22a, Wakefield, Yorkshire - 1903ko abenduaren 28a, Izpura, Nafarroa Behera) ingeles eleberrigile eta idazle bat izan zen. Viktoriar Aroaren amaieralderako idazle garrantzitsuenen artean sailkatu ohi da. Bere garaiko gizarte gaiei buruz idatzi zuen eta oso idazle oparoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan Manchester hirian unibertsitatean zegoela ikasle ona izan zen, baina halako batean Marianne Helen Harrison emagaldu gazteaz maitemindu eta bere heziketa ibilbidearen gainbehera etorri zen, hasiera batean emagalduari laguntzako dirua ematen baitzion eta dirua akitzean bere ustez emagalduari laguntzeko asmoz bere gelakideen dirua ostutzen harrapatu eta unibertsitatetik behin betiko kaleratu zuten. Orduan biak Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten, han Gissingek Chicago Tribune egunkarirako hainbat artikulu idatzi zituelarik.

Behin 1877ko udazkenean biak Ingalaterrara itzuli eta Mariannekin ezkondu zen. Londres hiriburuan bizitzen jarri eta Gissing eleberriak idazteari ekin zion. 1880ean Workers in the Dawn eleberria idatzi baina sekulako porrota izan zen. Bienbitartean, Mariannek alkoholarekin arazoak izaten hasi zen eta Gissingek hura zaintzeko tutore bat kontratatu zuen. Azkenean biak banandu eta Gissingek laguntzeko azkenera arte diru bat eman ohi zion, azkenik 1888an erabat zurrutari emana zegoen Mariann hil egin zelarik.

1884ko The Unclassed eleberriak kritikarien artean nolabaiteko kritika on batzuk jaso zituen. Handik aurrera urtero urtero eleberriak argitaratzen joan zen, piskanaka arrakasta bereganatu arte. Bere eleberrietako gai nagusia Ingalaterrako txiroak edo langile jendea izan ohi zen.

1891 eta 1897 bitartean bere eleberri arrakastatsu eta ezagunenak argitaratu zituen: New Grub Street, Born in Exile, The Odd Women, In the Year of Jubilee, eta The Whirlpool.

1891ko otsailean langile klaseko Edith Underwood andrearekin ezkondu eta Exeter hirira bizitzera joan ziren. Han bi seme izan zituzten: Walter Leonard eta Alfred Charles Gissing (biak gerora idazle izan ziren). Baina bien arteko ezkontza alaia izatetik oso urrun zegoen. Edithek ez zuen bere senarraren lanbidea onartzen eta haren aurkako jarrera oldarkorra izaten hasi zen. Ondorioz, 1897an Gissing berarengandik banandu eta bere bi semeak bere Waklfied jaioterriko bere bi ahizpen etxeetan zaintzapean utzi zituen.

1902an osasun zerbitzuek Edith erotuta zegoela onartu zuten. Garai zail honetan idazleak Clara Collet andrea ezagutu zuen eta lagun on bilakatu ziren. Andrea idazlearekin maitemindu omen zegoen, halere ez dago garbi sentimendu hau bien artekoa ote zen. Clara Colletek idazleari Edith emaztea eta bere bi semeak zaintzen lagundu zion. Gissing eta Clara Colleten adiskidetasuna idazlearen heriotza egunerarte mantendu zen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gissingen arrakasta eta ospeak goruntz egin zuen. Kritikari batzuentzat George Meredith eta Thomas Hardy idazleekin batera garai hartako ingeles idazle onenen artean zegoen. Beste idazle ospetsu batzuen lagun berri ere bilakatu zen, horien artean Henry James eta H.G. Wells, bestalde Joseph Conrad eta Stephen Crane idazleekin ere harremanetan egon zen.

1897-1898 bitartean Italia eta Greziara bidaiatu zuen. 1898an Frantziaan zegoela Gabrielle Fleury frantses emakumea ezagutu, biak maitemindu, eta Rouen hirian elizkizun pribatu batean ezkondu ziren, ordurako Gissingek Edithetik banandutzeko baimena jasoa zuen. Bikotea Frantzian bizitzen jarri zen.

1903an The Private Papers of Henry Ryecroft eleberria argitaratu eta sekulako kritika onak bereganatu zituen. 1903ko abenduaren 28an neguko ibilaldi baten ondoren izandako katarroarekin garatutako enfisema baten ondorioz Nafarroa Beherako Izpura udalerrian hil zen. Donibane Garaziko Ingeles hilerrian lurperatu zuten. Bere heriotz unean Veranilda izeneko eleberria amaitzeke utzi zuen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Gissing Aldatu lotura Wikidatan