George Marshall

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Marshall
George Marshall
George C. Marshall 1946an.
Datu pertsonalak
Izen osoa George Catlett Marshall
Jaio 1880ko abenduaren 31n
Ameriketako Estatu Batuak Uniontown (AEB)
Hil 1959ko urriaren 16sn
Ameriketako Estatu Batuak Washington (AEB)
Sinadura

George Catlett Marshall, Jr. (Uniontown, 1880 - Washington, 1959). Estatu Batuetako armadako estatu nagusiaren buru izan zen 1939tik aurrera. Lehen Mundu Gerran gudarosteen buru izan zen, eta Bigarrenean estrategia zehazten aritu zen. Txinan enbaxadore izan zen (1945-1947) eta estatu-idazkari (1947-1949). Europari laguntzeko ekonomia-plana antolatu zuen, bere izenez ezagutzen dena. 1953an Bakearen Nobel saria eman zioten.

Marshall Plana Marshall jeneralak Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa eraberritzeko Europako herrialdeei ekonomia-laguntza emateko plana da. 1948ko apirilaren 16an sinatu zen hitzarmena, eta horren arabera Estatu Batuek 12.000 milioi dolarretako diru-laguntza banatu zuten: Britainia Handiari (% 24), Frantziari (% 20), Alemaniako Errepublika Federal ohiari (% 11) eta Italiari (% 10).

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Marshall Aldatu lotura Wikidatan