George Michael

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Michael

George Michael, jaiotza izenaz Georgios Kyariakou Panayiotou (Londres, 1963ko ekainaren 25a) ingeles abeslari eta musikari bat da. Hamasei urte zituela, eskola utzi eta musika-talde bat sortu zuen, The Executive, Andrew Ridgeleyrekin batera. Kaleratu zuten lehen diskoak izugarrizko arrakasta izan zuen gazteen artean, besteak beste Wham Rap!, Come On!, Careless Whisper eta Club Tropicana kantuekin. 1984an, musika-zerrendetako aurreneko tokia lortu zuten Wake Me Up Before You Go kantuarekin. 1986an, taldea desegin egin zen, eta George Michaelek arrakasta handiko karrera hasi zuen bakarrik: Faith (1987), Listen Without Prejudice Vol. 1 (1990), Older (1996), Songs from the Last Century (1999), Patience (2004). Bi sari garrantzitsu jaso zituen 1989an: britainiar kantari onenarena eta urteko disko onenaren Grammy saria (Faith).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Michael Aldatu lotura Wikidatan