George Orwell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Orwell Branch of the National Union of Journalists erakundeko akreditazio-argazkian, 1933

George Orwell (Ekainaren 25, 1903 - Urtarrilaren 21, 1950) Indian jaiotako idazle britaniarra. Benetako izena Eric Arthur Blair zuen eta George Orwell izengoitia erabiltzen zuen idatzietan.

Motiharin jaio zen, Britainiar Inperioaren Indiako kolonian. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen POUMeko miliziano moduan. Horren harira liburu bat idatzi zuen Homage to Catalonia (Kataluniaren Omenez). Bere lanik ospetsuena, ostera, 1984 eleberria da. Bertan, estalinismoaren kritika gogorra egin nahi du, estatu-zanpakuntza forma guztiak muturrera eraman dituen etorikizuneko gizarte distopiko bat agerraraziz. Egungo ikuspegitik, artean etortzekoa zen gizarte globalizatuaren erretratua egiten du.

Antiestalinismoaren bide beretik, Animal Farm (Abereen etxaldea) alegia idatzi zuen. Bertan, animaliek etxaldeko jabeei agintea kentzea lortzen dute, baina azkenean txerriak dira etxaldearen nagusi bihurtzen direnak, Sobiet Iraultzan gertatu bezala.

[aldatu] Lanak

  • Abereen etxaldea (Animal Farm)
  • 1984
  • Kataluniaren Omenez (Homage to Catalonia)
  • Coming Up for Air (1939)
  • The Road to Wigan Pier (1937)
  • Keep the Aspidistra Flying (1936)
  • A Clergyman's Daughter (1935)
  • Burmese Days (1934)
  • Down and Out in Paris and London (1933)

[aldatu] Kanpo loturak

Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak