George Paget Thomson

Wikipedia, Entziklopedia askea
George Paget Thomson

George Paget Thomson (Cambridge, Ingalaterra, 1892ko maiatzaren 3a - Cambridge, Ingalaterra, 1975ko irailaren 10a) ingeles fisikaria izan zen.

Biografia

Joseph John Thomson fisikariaren semea zen. Aberdeengo Unibertsitatean, Izadiaren Filosofia irakatsi zuen 1922an.

Elektroi-izpiak aztertu zituen, eta ikusi zuen beirazko gai batetik igarotzean barreiatu egiten zirela. 1930 inguruan, neutroia eta fusio nuklearra aztertu zituen. 1937an, Fisikako Nobel saria eman zioten elektroien difrakzio-ahalmena frogatu zuelako.

Erreferentziak