George Romney
Wikipedia(e)tik
Ingeles pintorea (Dalton in Furness, Lancashire, 1734 - Kendal, 1802). Ingalaterran erretratu merkeak egiten ibili ondoren, Londresen jarri zen bizitzen (1762), eta koadro historikoak pintatzen hasi zen: Wolfe jeneralaren heriotza, adibidez. Frantzian eta Italian barrena bidaiatu eta gero, Londresa itzuli zen (1775), eta erretratugile ospetsu bihurtu zen berehala. Obra nagusiak hauek dira: Mrs. Robinson, Autoerretratua, Sir John Stanleyren erretratua, Ingeles zalduna eta Master Warden erretratua.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.