George Santayana
George Santayana (jaiotza-izena: Jorge Agustín Nicolás Ruíz de Santayana) Estatu Batuetako filosofoa izan zen, Espainian jaioa (Madril, 1863 - Erroma, 1952). Bederatzi urte zituela Estatu Batuetako Boston hirira joan zen familiarekin, eta Estatu Batuetan bizi izan zen aurrerantzean. Harvardeko, Berlingo eta Cambridgeko unibertsitateetan ikasi ondoren, Harvardeko Unibertsitateko irakasle izan zen (1889-1912). Erromako komentu batean eman zituen bizitzako azken urteak. Santayanaren filosofiak joera naturalistaren eta idealistaren arteko sintesia du oinarri; munduko gauzak azaltzeko ezinbestekoa da materialismoa, eta kontzientziari dagokio bereziki balio berriak sortzea. Obra nagusiak: The Sense of Beauty (1896, Edertasun sena, Alberto Gabikagojeaskoa Mentxakak euskaratua); The Life of Reason (1905-1906, Arrazoiaren bizitza); Realms of Beeing (1927-1951, Izakiaren esparruak, lau liburukitan banatua). Literatura-obrak ere idatzi zituen: The Last Puritan eleberri autobiografikoa (1935, Azken puritanoa).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.