George Uhlenbeck
George Eugene Uhlenbeck (Batavia —egun Jakarta—, Ekialdeko Herbeheretar Indiak —egun Indonesia—, 1900 - Boulder, Ameriketako Estatu Batuak, 1988) fisikaria izan zen. Jatorriz herbeheretarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Samuel A. Goudsmitekin batera elektroiaren spin kontzeptua proposatu zuen. Hainbat lan idatzi zituen atomoaren egituraz, mekanika kuantikoaz, materiaren teoria zinetikoaz, eta fisika nuklearraz.
Bizitza [aldatu]
1925ean Herbeheretako Leidengo Unibertsitatean doktoretza prestatzen ari zela, Goudmistekin batera elektroiak ardatz baten inguruan bira egiten duela aurkitu zuten. 1927an Utrechteko Unibertsitatean sartu zen, Michigango Fisika sailean izan ondoren. 1939. urtean, irakasle-lana hartu zuen Michigango Unibertsitatean. 1943-1945 urteetan, Massachusetts Institute of Technologyn aritu zen; eta, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Herbeheretan aritu zen berriz lanean. 1960. urtean Rockefeller Medical Research Center erakundeko fisikari eta irakasle hautatu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.