George Wald
Wikipedia(e)tik
George Wald Estatu Batuetako biokimikaria izan zen (New York, 1926 - Cambridge, Massachusetts, 1997). 1967an, Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen, R. A. Granit eta H. K. Hartline biokimikariekin batera, ikusmenari buruz egin zituen lanengatik. A bitaminak erretinaren mekanismo fotokimikoan duen eragina, erretinaren kanpoaldeko egitura molekularra eta argiak hor sortzen dituen aldaketak aztertu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.