George Wells Beadle
Wikipedia(e)tik
George Wells Beadle (Wahoo, Nebraska, Ameriketako Estatu Batuak, 1903 - Pomona, Ameriketako Estatu Batuak, 1989) biologoa izan zen. Nebraskako Unibertsitatean eta Cornell Unibertsitatean ikasi zuen. Harvard Unibertsitateko genetika-irakaslea, Stanford Unibertsitateko katedraduna eta Kaliforniako Institute of Technologyko biologia-sailaren arduraduna izan zen. 1961ean Chicagoko Unibertsitateko lehendakari izendatu zuten. Onddoen genetikari buruzko ikerkuntzaren aitzindaria izan zen. 1958an Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, mutazioei eta geneei buruzko ikerlanengatik. Genetika eta biologia modernoa (1963) liburua idatzi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.