Georges Balandier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georges Balandier, Parisko 2010eko Liburu Azokan.

Georges Balandier (Aillevillers, egungo Aillevillers-et-Lyaumont, Frantzia, 1920ko abenduaren 21a - Paris, 2016ko urriaren 5a) frantses antropologo eta soziologoa izan zen.

Biografia

Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen, Bigarren Mundu Gerran erresistentzia-taldeetako kide izan aurretik. École Pratique des Hautes Études ikastetxean, Gizarte Zientzietako ikasketaburu izendatu zuten 1954an, eta Sorbonako irakasle, 1962an. Urte horietan ekin zien Afrikari buruzko ikerketei, eta orduan argitaratutakoak dira: "Afrika beltzaren egungo soziologia" (1955), "Afrika anbiguoa" (1957) eta "Eguneroko bizitza Kongoko Erresuman XVI. mendetik XVIII. mendera" (1965). Ikerlan horietan, gizarte-aldaketa bultzatzen duten eragile demografikoak, ekonomikoak eta kulturalak adierazi eta lotzen dira.

Europako gizarteak ere ikertu zituen "Sena eta boterea" (1971) liburuan, eta, ikerketa antropologikoari jarraituz, gizarte-antolaketarik ezak eragiten dituen gizataldeen erantzunak aztertzen ditu "Desordena" (1988) liburuan. Politika-ikuspegitik, etengabeko deskolonizazio hitzartua defendatu zuen Balandierrek. Baztertu egin zuen ikerketa-metodo estrukturalista "Antropo-logikoa" (1974) liburuan, haren iritziz ez baitu kontuan hartzen gizarteen mugimendu etengabea. Gaur egun, Paris V-Descartes unibertsitateko irakasle emeritua da, Gizarte Zientzietako Goi Ikasketen Eskolako ikasketa-zuzendaria eta Afrikar Ikasketen Zentroko kolaboratzailea.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Balandier Aldatu lotura Wikidatan