Georges Boulanger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georges Boulanger

Georges Ernest Jean-Marie Boulanger (Rennes, [1837 - Ixelles, Belgika, 1891) jeneral eta politikari bat izan zen. Kabilian, Italian eta Kotxintxinan izan ondoren, Frantzia eta Alemania arteko gerran (Frantzia-Alemania Gerra) hartu zuen esku (1870-1871) eta, Tunisiako oste kolonialen buru izan ondoren, Gerrako ministro izendatu zuten 1886an. Abertzale sutsua eta alemaniarren aurkakoa, 1888an, hauteskundeetan parte hartu zuen (Ligue des Patriotes) eta lau departamendutan garaile izan ondoren, irabazle izan zen Parisen (1889ko urtarrila). Bere maitaleari jaramon eginda, ordea, ez zen Eliseora joan eta gobernuak Estatuaren aurkako kolpea prestatu zuelako salaketa egin zion. Erbestera alde eginik, bizitza osorako kondenatu zuten Parisen eta, Ingalaterran egon ondoren, bere buruaz beste egin zuen Belgikan, bera baino lehentxeago hila zen maitalearen hilobi gainean. Boulangerismoa eta Boulangistak edo Boulanger jeneralaren jarraitzaile abertzale sutsuak desagertu egin ziren, militarra hil ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Boulanger Aldatu lotura Wikidatan