Georges Francis Fitzgerald
Wikipedia(e)tik
Georges Francis Fitzgerald (Dublin, 1851 - ibidem., 1901) irlandar fisikaria izan zen. Dublingo Trinity Collegeko irakaslea izan zen. Uhin elektromagnetikoak aztertu zituen, Hertzek berak zehaztu baino lehen. Albert Michelson estatubatuar fisikariaren saioen emaitza negatiboa azaltzean, gorputzak mugimenduan murrizten direlako hipotesia aurreratu zuen, Hendrik Lorentz fisikari holandarrak adierazi zuenaren antzera (1893). Hipotesi hori Albert Einsteinen erlatibitatearen teoriaren aitzindaria da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.