Georges Perec

Wikipedia, Entziklopedia askea

Georges Perec (Paris, 1936ko martxoaren 7a - Ivry-sur-Seine, 1982ko martxoaren 3a) frantses idazlea zen. Soziologiako ikasketak egin ondoren, dokumentalista izan zen CNRS edo Frantziako Zientzia Ikerketarako Gunean (1961-1978). 1965. urtean egin zen ezagun Les choses (Gauzak) eleberriari esker. Surrealismorantz lerratu zen ondoren, eta La disparition (1969, Desagertzea) eta La boutique obscure (1973, Denda iluna) argitaratu zituen. La vie, mode d´emploi (1978, Bizitza, nola erabili) obrak egilearen filosofiaren ardatz nagusiak jasotzen ditu.

Bibliografia

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Perec Aldatu lotura Wikidatan