Georges Philippe Friedmann
Wikipedia(e)tik
Frantses soziologoa (Paris, 1902 - 1977). J. Fourastiéren jarrera baikorren kontra azaldu zen; gizarte industrialean lanaren antolaketak gizatasuna galarazten duela esaten du. La Fin du peuple juif (1966, Judu herriaren amaiera) liburuan soziologia-ikerketa bat egin zuen, eta gizonaren etorkizunari buruzko moral eta filosofia gogoeta La Puissance et la Sagesse, (1971, Indarra eta jakituria) liburuan.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.