Georges Pompidou
Georges Jean Raymond Pompidou (Montboudif, Cantal, 1911ko uztailaren 5a - Paris, 1974ko apirilaren 2a) Frantziako politikaria izan zen, 1969-1974 tartean presidente izandakoa.
Zientzia politikako ikasketak egin ondoren Marseillan eta Parisen irakaslea izan zen. 1944. urtean politikan hasi zen eta De Gaulle jeneralaren laguntzaile izan zen haren heriotza arte. Aldi berean Rothschild familia aberatsaren zenbait enpresatako zuzendaria izan zen. De Gaulle lehendakariaren laguntzaile taldearen zuzendari izendatu zuten 1959. urtean eta Biltzar Konstituziogileko kide hautatu zuten handik gutxira. Lehen Ministro izendatu zuen jeneralak 1962. urtean eta postu horretan iraun zuen 1968. urteko maiatzeko istiluak piztu ziren arte. 1969. urtean de Gaullek kargua utzi zuenean UDR eskuindar batasuneko hautagaia izan zen eta Errepublikako lehendakari aukeratu zuten (1969-V-15). De Gaulleren politikaren jarraitzaile izan zen aldetik, gizarte neurri berriei jarraitu, industria nuklearra bultzatu eta Europako ekonomiaren batasunerako urratsak sendotu zituen. Pompidou izena eman zioten 1977. urtean Parisen zabaldu zen arte eta kultura zentro modernoari.
Bitxikeria [aldatu]
Gaur egun Paris hirian haren izena duen Georges Pompidou Zentroa dago.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Georges Pompidou elkartea

Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.