Georges Rodenbach

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georges Rodenbach.

Georges Raymond Constantin Rodenbach (Tournai, Belgika, 1855 - Paris, Frantzia, 1898) belgikar poeta izan zen, frantsesez idatzi zuena.

[aldatu] Biografia

La Jeune Belgique aldizkarian idatzi zuen gaztetandik. Zuzenbide ikasketak albo batera utzi, eta literatura idazten hasi zen. Parisen jarri zen bizitzen gero, eta poema-liburu hauek argitaratu zituen: Le foyer et les champs (1877, Sutondoa eta zelaiak), Les tristesses (1879, Tristeziak), La mer élégante (1881, Itsaso dotorea), L´hiver mondain (1884, Munduko negua), La jeunesse blanche (1886, Gazteria zuria), La règne du silence (1891, Isiltasunaren erresuma) eta Le miroir du ciel natal (1898, Jaiotzako zeruko ispilua).

Rodenbachenak dira, halaber, Bruges-la-Morte (1892, Brujas hila) eta La cerillonneur (1897, Kanpaijolea) eleberriak.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Georges Rodenbach


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak