Georges Sorel
Wikipedia(e)tik
Georges Sorel (Cherbourg, Frantzia, 1847 - Boulogne-sur-Seine, Frantzia, 1922) frantsesezko idazlea eta soziologoa izan zen. Marx, Proudhon, Nietzsche eta Bergsonen jarraitzailea, eta sindikalismo iraultzailearen aitzindarietako bat izan zen. Burgesia kapitalistaren gainbehera ekonomiko, sozial eta morala kritikatu zuen, eta liberalismoaren eta erreformismoaren kontra anarko-sindikalismoaren garrantzia nabarmendu zuen; indarkeria eta mito sozialak hartu zituen estatua desegiteko eta langileen helburuak eta gizartearen morala berpizteko bide egokitzat. Lan nagusiak: L'avenir socialiste des Syndicats (1898), Les illusions du Progrès (1906), Matériaux d'une théorie du prolétaire (1919).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.