Georges de Mestral
Wikipedia(e)tik
Georges de Mestral velcroaren asmatzailea izan zen (Colombier, 1907 - Commugny, 1990). Zuhaitz-adabegiak larruan eta oihalean kateatzen zirela oharturik, itsaskortasun hori baliatzeko modu bat bururatu zitzaion, eta ehunak modu erraz eta seguru batez itsasteko modua asmatu zuen. Mikroskopio baten bidez, kateatzen diren zuntzak muturrean halako kako moduko txiki bat dutela ikusi zuen, eta zortzi urtez aztertzen ibili ondoren, nylonezko bi zerrenda prestatu zituen, bata milaka kako txikirekin eta bestea milaka zulotxorekin. De Mestralek velcro deitu zion asmakizunari, velours and crochet hook (belusa eta gako-orratza) ingeleseko hitzen inizialak erabiliz.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.