Georgi Txitxerin

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:40, 19 apirila 2015

Txantiloi:Agintari infotaula Georgi Vasilievitx Txitxerin (Karaul, Tamboveko probintzia, Errusiar Inperioa, 1872ko azaroaren 24a - Mosku, SESB, 1936ko uztailaren 7a) errusiar diplomatikoa izan zen. 1918-1930 bitartean Atzerri Arazoetako herri komisarioa izan zen.

Sozialdemokrata zenez 1907. urtean Alemaniara jo behar izan zuen eta Ingalaterrara gero. 1918. urtean Ingalaterratik egotzi zuten. Urte berean Trotskiren postua bete eta Atzerri Arazoetarako herri komisario izendatu zuten. Estatu kapitalistek bultzatzen zuten Errusiaren bakartasuna saihesten ahalegindu zen. 1922an Genovako konferentzian izan zen, eta han alemaniarrekin negoziatu zuen (Rapalloko hitzarmena) Errusia nazioarteko politikagintzara itzul zedin. 1930. urtean Litvinov politikariak hartu zuen Txitxerinen lekua.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgi Txitxerin Aldatu lotura Wikidatan