Georgi Zhukov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Georgi Konstantinovitx Zhukov (errusieraz: Гео́ргий Константи́нович Жу́ков) (1896ko abenduaren 1a - 1974ko ekainaren 18a) Sobiet Batasunako militarra izan zen eta Bigarren Mundu Gerran Armada Gorriaren buruetakoa. Haren aginpean, alemaniarren erasoa gelditzeaz gain, Ekialdeko Europan sartzea lortu zen, baita Berlinen ere, .

Bigarren Mundu Gerran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stalinen garbiketetatik libratuta, 1940an jeneral izendatu zuten.

Leningraden defentsarako, Kliment Vorotxilov laguntzera bidali zuten Zhukov. 1941eko urrian, Semion Timotxenko ordezkatzera deitu zioten. Erdiko fronteko buruan, Moskuko defentsa prestatu behar izan zuen, alemaniarrak 30 kilometrora zeudela. Horretarako, japoniarrek eraso egingo ez zutelakoan, ekialdeko tropen garraioa antolatu zuen: batzuen ustez, hura izan zuen lorpenik handiena. Horrela, goi mailako tropen erreserba eskuratu ahal izan zuen. Saihestezina zirudien arren, Mosku ez zen alemaniarren eskuetan erori; are gehiago, kontraerasoa abenduan jarri zuen abian.

1942an, aginteko bigarren komandante izendatuta, hegoaldeko frontera igorri zuten, Stalingrad salbatzera. Alemaniako Seigarren Armadako erorketa ikuskatu zuen 1943an, agian milioi hildakoren kaltean.

Leningradeko setioaren lehen apurketa antolatu zuen. Halaber, 1943ko uztailean Kurskeko guduaren koordinatzailea izan zen. Kursk alemaniarren lehen porrot garrantzitsua izan zen, Stalingradekoa bezain erabakigarria.

Klimen Voroxiloven porrotaren ostean, Leningraden setioa gainditu zuen 1944ko urtarrilean. Orduan, Bagration Operazioa (izena Piotr Bagration Gerra Napoleondarretako errusiar-georgiar jeneralari zor zaio) zuzentzera joan zen. Agian Bigarren Mundu Gerrako operazio handienaren buruan, Alemaniaren kontrako azken erasoa egin zuen 1945ean. Berlin apirilaren 30ean hartu ondoren haren aurrean, ofizial alemaniarrek errendizioa izenpetu zuten maiatzaren 8an.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgi Zhukov Aldatu lotura Wikidatan