Georgiaren banaketa administratiboa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Georgiaren banaketa administratiboa 9 eskualdez (georgieraz მხარე, mkhare), estatus bereziko hiri batez (k'alak'i) eta bi autonomia errepublikaz (avtonomiuri respublika) osatua dago.

Kodea Eskualdea Hiriburua
Regions of Georgia.png
1 Abkhazia independentea de facto Aqwa-Sukhum
2 Samegrelo-Zemo Svaneti Zugdidi
3 Guria Ozurgeti
4 Adjara Batumi
5 Ratxa-Letxkhumi eta Kvemo Svaneti Ambrolauri
6 Imereti Kutaisi
7 Samtskhe-Javakheti Akhaltsikhe
8 Xida Kartli Gori
9 Mtskheta-Mtianeti Miskheta
10 Kvemo Kartli Rustavi
11 Kakheti Telavi
12 Tbilisi Tbilisi

Abkhazia autonomia errepublika dalegez, baina independentea de facto. Estatu bakar batek ere ez du onartu estatu independente moduan. Xida Kartli eskualdearen barnean Hego Osetia dago, honek ere independentzia aldarrikatua du, Ipar Osetia errepublikarekin bat egiteko, hau da, Errusiar Federazioan sartzeko.

Tbilisi hiriburuak estatuz berezia du.

Barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georgia districts.png

Eskualdeak 69 barrutitan (georgieraz რაიონი, raioni) banatuak daude:

Abaxa, Adigeni, Akhalgori, Akhalkalaki, Akhaltsikhe, Akhmeta, Ambrolauri, Aspindza, Baghdati, Batumi, Bolnisi, Borjomi, Txiatura, Txkhorotsku, Txokhatauri, Dedoplistskaro, Dmanisi, Duxeti, Gagra, Gal, Gardabani, Gori, Gudauta, Gulripx, Gurjaani, Java, Kareli, Kaspi, Kedi, Kharagauli, Khaxuri, Khelvatxauri, Khobi, Khoni, Khulo, Kobuleti, Kutaisi, Kvareli, Lagodekhi, Lantxkhuti, Lentekhi, Marneuli, Martvili, Mestia, Mtskheta, Ninotsminda, Oni, Ozurgeti, Otxamtxira, Poti, Rustavi, Satxkhere, Sagarejo, Samtredia, Senaki, Sighnaghi, Sukhum, Stepantsminda, Telavi, Terjola, Tetritskaro, Tianeti, Tkibuli, Tsageri, Tsalenjikha, Tsalka, Tskaltubo, Vani, Zestaponi,Zugdidi eta Xuakhevi.