Georgios Papandreu
Wikipedia(e)tik
Georgios Papandreu (Patras, 1888 - Atenas, 1968) greziar politikaria izan zen. 1935ean Alderdi Sozial-Demokrata sortu zuen; 1938. urtean Kairora erbesteratu zen Metaxasen diktaduraren garaian. 1947. urtean eta 1950-1951 bitartean Barne Arazoetako ministroa izan zen. 1954. urtean Liberalen Alderdiko buruzagi izan zen, eta 1959an Alderdi Liberal-Demokrata sortu zuen. 1961. urtean Erdiko Batasuna sortu zuen; 1963ko hauteskundeetan gehiengoa lortu zuen alderdi horrek, eta 1963-1965 urteetan Lehen Ministroa izan zen. 1965. urtean agintea utzi behar izan zuen, Konstantino II.a erregearen garaian. Azkenik, 1967ko apirileko kolpe militarraren ondoren, preso hartu zuten (1967ko apirila-urria).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.