Gerald Ford

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gerald Rudolph Ford
Gerald Ford

1974 – 1977
Presidenteordea   Nelson Rockefeller
Aurrekoa Richard Nixon
Ondorengoa Jimmy Carter

1973 – 1974
Presidentea Richard Nixon
Aurrekoa Spiro Agnew
Ondorengoa Nelson Rockefeller

Jaiotza 1913ko uztailaren 14a
Omaha, Nebraska, AEB
Alderdi Politikoa Errepublikarra
Ezkontidea Betty Ford
Lanbidea Abokatua
Erlijioa Episkopala
Sinadura Gerald Ford-ren sinadura

Gerald Rudolph Ford (1913ko uztailaren 14a - 2006ko abenduaren 26a) Ameriketako Estatu Batuetako 40. presidentea izan zen 1973 eta 1974 bitartean. Michigan eta Yale unibertsitatean ikasi zuen, non amerikar futbolaren izarra zen. Horren ostean Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen.

Michigango Grand Rapids zonaldearen izenean aritu zen Ordezkarien Etxean 1973 arte. Spiro Agnew-ek dimisioa aurkeztutakoan, Ford presidenteorde izendatu zuten Watergate eskandaluaren zenitean. Richar Nixon-ek dimititu ostean, 1974ko abuztuaren 9an presidente bihurtu zen Ford.

Haren agintaldian, Vietnametik azken tropak atera zituen Fordek. Ekonomiaren aldetik, inflazioak eta atzerapen ekonomikoak gibelera egiten jarraitu zuten. Kongresuan demokratek gehiengo nabarmena izanda, Fordek ezin izan zituen nahi adina neurriak hartu. Nixoni barkamena eman ostean, askoren muzina jaso zuen Fordek eta 1976ko hauteskundeetan Jimmy Carterren aurka doi galdu zuen. Presidente edo presidenteorde hautatu ez zen presidente bakarra da Ameriketako Estatu Batuetako historian.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerald Ford Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.