Gerald Malcolm Durrell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerald Malcolm Durrell

Bizitza
JaiotzaJamshedpur1925eko urtarrilaren 7a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaJersey1995eko urtarrilaren 30a (70 urte)
Familia
AitaLawrence Samuel Durrell
AmaLouisa Durrell
Ezkontidea(k)Jacquie Durrell (en) Itzuli  (1951ko otsailaren 26a -  1979)
Lee McGeorge Durrell (en) Itzuli  (1979 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, biologoa, kontserbatzailea, aurkezlea, naturalista, zoologoa eta bidaiaria
Enplegatzailea(k)Jersey Zoo (en) Itzuli
baliorik ez
Jasotako sariak
Genero artistikoamemoriak

IMDB: nm0244355 Find a Grave: 11644359 Edit the value on Wikidata

Gerald Malcolm Durrell (Jamshedpur, India, 1925eko urtarrilaren 7a - Jersey, 1995eko urtarrilaren 30a) britainiar naturalista eta idazlea izan zen. Lawrence Durrellen anaia gaztea zen.

Frantziako, Italiako, Suitzako eta Korfuko eskola pribatuetan egin zituen ikasketak. Gero, Jerseyn jarri zen bizitzen. Korfuko haurtzaroko oroitzapenak jaso zituen bere obra ezagunenetako batean: Nire familia eta beste animalia batzuk (1956). Liburu horretan agerian geratu zen izadiarekiko bere grina goiztiarra. Hogeita hamar liburu baino gehiago idatzi zituen, haurrentzat ere bai batzuk, Asto bahitzaileak (1968), bidaia-liburuak, Bafuteko miatzaileak (1954), izadia zaintzeko bere ideiei buruzko bat edo beste, Kutxa geldirik (1990), etab. 1958an, beharrezkoa zuen diru-mailegua eskuratu zuenean, zoo bat sortu zuen (Jerseyko zooa) eta horrela bete zuen bere haurtzaroko amets nagusietako bat. Han izadia kontserbatzeko bere teoriak praktikan jarri ahal izan zituen: galtzeko arriskuan ziren animalia-motak hartu, ugalarazi, eta beren ingurune naturalera itzuli gero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]