Gerardo López de Gereñu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerardo Lopez de Gereñu» orritik birbideratua)
Gerardo López de Gereñu

Bizitza
JaiotzaGasteiz1904ko apirilaren 23a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz1992ko abenduaren 2a (88 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraketnografoa
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Gerardo López de Gereñu Plaza Apilaizen.

Gerardo López de Gereñu Galarraga[1] (Gasteiz, 1904ko apirilaren 23a - 1992ko abenduaren 2a) arabar etnografoa izan zen. Herrialde honetako etnografian, folklorean eta toponimian erreferentziazkoak diren lan ugariren egile da. Historialari eta argazkilari lanetan ere nabarmendu zen.

Erdaraz idatzi bazuen ere, bere lanek duten garrantziagatik Euskaltzaindiak euskaltzain ohorezko izendatu zuen eta "Arabako etnografiaren aitalehena" dela esan ohi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizen jaio zen; herrialdeko hiriburuaz gain harreman estua izan zuen Apilaizekin, non bere familiak etxe bat zuen eta horrek naturaz eta nekazaritza-munduaz zuen zaletasuna ulertzen laguntzen du. Batxiler ikasketak Gasteizko San Viator ikastetxean egin eta gero hiri berean Irakasle ikasketak egin zituen.

Ikerketa-lanen hastapenak naturaren behaketan eman zituen; Gerardo bere semearekin Club Deportivo Eibar mendi-taldeko kide egin zen eta Manuel Iradier Txangolari Elkarteko lehen zuzendaritza-taldean egon ziren.

Historiaz, mendiaz, arteaz, toponimiaz, etnografiaz, Arabako herriez edota herri-jai, medikuntza eta botanikaz buruturiko lanetan bi maisu izan zituela aipatzen zuen: Jose Migel Barandiaran (berarekin zuzenean lan egin ez bazuen ere) eta José Íñigo Irigoien; baina horrez gain esan behar da bere formazioa neurri handi batean autodidakta izan zela.

80 urterekin alargundu zen eta 85 zituela bere seme Gerardo López de Gereñu Iholdi, berau ere etnografo eta argazkilaria, hil egin zen. Une horretan bere ikertzaile lanari utzi zion eta 1992ko abenduaren 2an hil zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu edo artikulu sorta izugarria egin zuen herrialde horretaz. Aurrean jarri ditugun biak funtsezkotzat jotzen dira.

  • Voces alavesas (1958). Euskaltzaindiak 1998an berrargitaratuta[2].
  • Toponimia Alavesa Seguido de Mortuorios o Despoblados y Pueblos Alaveses; jatorriz hiru lan zirenak[3] Euskaltzaindiak berrargitaratuta, Onomasticon Vasconiae bilduma, 5. zkia., 1989.
  • Calendario Alavés. Vida, usos, costumbres y tradiciones (1970).
  • Botánica popular alavesa (1975).
  • La caza en la montaña alavesa[Betiko hautsitako esteka], 1957ko Eguren saria Aranzadiren ikerketa-lehiaketan.
  • Refranero alavés (1988)[4].
  • Ríos alaveses (1958).
  • El matrimonio en Álava (1971).
  • Estelas discoideas en Álava (1973).
  • Muerte, entierro y funerales en algunos lugares de Álava (1978).
  • La vida infantil en Álava (1980).
  • La vida pastoril en algunas comarcas alavesas (1984).
  • La arriería en Álava (1985).
  • Antiguos hospitales alaveses (1986) eta abar.

Hainbeste denbora eman zuen Apilaiz herriaz ere burutu zuen ikerketa lanik.

  • Apellániz. Pasado y presente de un pueblo alavés (1981). Ohitura. Estudios de Etnografía Alavesa aldizkariko 0 alea izan zen.

Araba eta erlijio katolikoa uztartzen dituzten lanak:

  • Álava. Solar de Arte y Fe (1962).
  • Devoción popular en España a la Virgen Blanca y a Nuestra Señora de las Nieves (1967).
  • Andra Mari en Álava. Iconografía mariana en la Diócesis de Vitoria (1982).

Argazkigintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arlo honetan ekarpen ugari egin zituen bai artistikoki bai dokumentazio aldetik. Pertsona, familia, natura hil eta bestelakoei argazkiak egin zizkien. Bere natura eta mendizaletasunak bultzatuta eta argazkigintzan zein etnografian zituen ezagutzetan oinarrituta mendi-ibilbideen gainean ere aritu zen, bere lanetan kartografia ere sortzen zuelarik.

  • Visión gráfica de las cumbres de Zuriza (1977).
  • Visión gráfica de las Sierra de Cantabria (1979).
  • Gerardo López de Guereñu Galarraga (1904-1992). Fotografías (1997).

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. de Guereñu aldaera ere sarritan erabili da.
  2. Voces alavesas interneten.
  3. Toponimia alavesa (Eusko Folklore, 1956an hasi eta 1983an amaituta), Mortuorios o despoblados (Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen buletina, 14:2, 1957) eta Pueblos alaveses (Antso Jakituna Instituzioaren Buletina, 13, 1969).
  4. Hitzaurrea hemen[Betiko hautsitako esteka].
  5. (Gaztelaniaz) http://www.ziranet.es,+ZiRaNet |. «Euskal Mendizale Federazioa - Federación Vasca de Montaña» emf.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-12).
  6. Aipamena Euskomedian.
  7. Ikus argazkia.
  8. Agiritegiko funtsak[Betiko hautsitako esteka] Alava-Neten.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]