Germán Sánchez Ruipérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Germán Sánchez Ruipérez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGermán Sánchez Ruipérez
JaiotzaPeñaranda de Bracamonte1926ko irailaren 12a
Herrialdea Espainia
Heriotza2012ko otsailaren 12a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Jasotako sariak

Germán Sánchez Ruipérez (Peñaranda de Bracamonte, Salamanca, Espainia, 1926ko irailaren 12a - Dominikar Errepublika, 2012ko otsailaren 12a) enpresaburua eta mezenasa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Germán erakusketa, Germán Sánchez Ruipérezen bizitzari buruzkoa, Madrilgo Matadero Madrid kulturaguneko Casa del Lector eraikinean.

Ama irakaslea zuen eta aita liburu-saltzailea. Hamar urte zituela, Espainiako Gerra Zibila hasi zen, eta gurasoak espetxera eraman zituzten. Hala, aitona-amonaren babespean gelditu zen. Gerra amaitu zenean, Salamancan hartu zuen bizileku familiarekin; han, gurasoek Cervantes liburu-denda erosi zuten.

Batxilergoko bosgarren mailan utzi zituen ikasketak familiari lagundu ahal izateko, eta, BBCren diru laguntzari esker, liburuen argitalpenari buruzko ikastaro bat egin zuen Londresen.

1959an, Anaya S.A. enpresa sortu zuen, batxilergorako testu-liburuak argitaratzeko helburuarekin. Anaya taldeko presidente sortzaile izateaz gainera, Nazioarteko Argitaldarien Elkarteko irakurketari buruzko batzordeko presidente da Genevan, bai eta International Electronic Publishing Research Centre Limited erakundeko presidente ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz) Germán Sánchez Ruipérez fundazioaren webgunea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]