Germain Pilon
Wikipedia(e)tik
Germain Pilon frantses eskultorea (Paris, 1537 - Paris, 1590). Frantziako Errenazimentuko eskultore handiena da, askoren ustez. Hilobiak landu zituen batez ere, molde gotikoetatik barrokoetara bitartekoak. Errege-gorteko eskultorea izan zen 1568tik aurrera. Marmola eta brontzea landu zituen, besteak beste. Harenak dira Henrike II.ari eta Katalina Mediciri eginiko hilobi brontzezkoa (1563-1570, Saint-Denis elizan, Paris) eta marmolezko monumentu asko.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.