Germaine Richier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Germaine Richier: Le grand homme de la nuit artelana (1954-1955), Herbehereetan

Germaine Richier (Grans, 1904 - Montpellier, 1959) frantziar eskultorea izan zen. Montpellierren eta Parisen, Bourdellerekin, ikasi zuen. Molde klasikoko giza irudiak (burualdeak, bularraldeak, gorputz osokoak) landu zituen hasieran. 1940. urtetik aurrera, ordea, alegiazko giza formak hasi zen aurkezten, higuingarri iritzitako animalien eta landareen moldera bihurtuak: saguzar-gizakiak, arbola-gizakiak. Intsektuekiko, gaueko indar gordeekiko eta izadiarekiko lilura ageri dira 1946tik aurrerako lanetan: Oihana (1946), Ekaitza (1948), Hurakana (1948), Mamu haur-jalea (1951), Lehoi hegalduna (1952), Sei buruko zaldia (1953). Sailak ere aurkeztu zituen: Tauromakia (1953), Hegazti-gizakiak (1953), Le grand homme de la nuit (1954-1955), Mendia (1956). Eskulturaz gainera, zeramika, mosaikoak eta grabatuak landu zituen. Lanean erakutsitako irudimenak joera surrealistatik hurbil jartzen du Germaine Richier; irudiez bestelako lanak eskaini zituen, hala ere, azken urteetan (zeramika kolore askotarikoa, 1957-1958 urteetan).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Germaine Richier Aldatu lotura Wikidatan