Germania Magna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromatar Inpeioa eta Germania Magna II. mende hasieran

Germania Magna Augusto erromatar enperadorearen garaian Erromatar Inperioak Rhin ibaian zuen mugatik ekialdera zegoen lurraldea zen. Druso, Tiberio eta Varo saiatu ziren lurralde hori menderatzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a 9. urtean Drusok konkistatua zuen Rhin eta Elba ibaien arteko zatia, baina bere zalditik erori ondoren jasotako zaurien ondorioz, urte horretan bertan hil zen, eta lurralde hura bakean mantentzeko ardura Tiberiori suertatu zitzaion. Tiberiok beste ardura batzuk izan zituen garai horretan, esaterako Dalmazian eta Panonian sortutako altxamenduak, eta ezin izan zen Germania Magna probintziaz arduratu. Geroago, Augustok Varori esan zion lan horretaz arduratzeko. Baina alferrik. Ez zuen germaniar herriekin tratatzeko behar zen sentiberatasunik, eta bere harrokeriaren ondorioz, K. o. 9. urtean, germaniarrek prestaturiko segada baten erori zen, berarekin zihoazen hiru legioak bezalaxe. Bertan deusezta zituzten hiru legio horiek. Ordutik aurrera, Erromatar Inperioa ez zen, sekula gehiago, Rhinetik ekialdera zeuden lurrak konkistatzen saiatu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]