Germania (liburua)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Germania
Imperium Romanum Germania.png

II. mendeko Erromatar Inperioa eta Germaniaren irudia, bertan Tazitok deskribatutako hainbat germaniar herri adierazita daude.

Egilea Kornelio Tazito (96. urtea)
Generoa kronika
Datuak
Jatorrizko izenburua De Origine et situ Germanorum
Jatorrizko hizkuntza latina
Herrialdea Erromatar Inperioa

Germania (jatorrizko latinezko izenburua: De Origine et situ Germanorum, euskaraz Germaniarren Jatorria eta kokapenari buruz) 98 urtealdera Kornelio Tazito erromatar etnografoak idatzitako idazlana da. Bertan, Erromatar Inperioaren mugetatik at bizi ziren germaniarren deskribapena egiten da.

Tazitok ez zuen inoiz Germania bere begiz ezagutu, hortaz idazlana eta deskribapenak burutzeko eskura zituen garaiko iturrietaz baliatu zen, ondorioz datu batzuetan errepikatu egin zen, datu horiek ere idazlana argitaratu eta denbora igaro aldatzen joan zirelarik. Gaur egungo Ronald Syme historialariaren ustez, idazlan honetako datu gehienak Plinio Zaharrak izatzitako Bella Germaniae ("Germania Zaharra") idazlanetik kopiatuak leudeke. Beste iturri eta historialarien aranbera Julio Zesarren Commentarii de Bello Gallico ("Galiako Gerren Iruzkinak"), Estrabon, Diodoro Sikulo, Posidonio eta Publio Aufidio Bassoren idazlanetatik hartutako datuak omen dira, bai eta antzinaroan Rin eta Danubioko lies edo mugak igaro zituzten militar eta merkati nahiz Erroman bizi ziren germaniar mertzenarioen aipamenak.

Codex Aesinas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende luzeetan idazlan honen ale guztiak Erdi Aroan desagertuak izan zirela uste izan zen. Baina 1902an Italiako Jesi hiriko Aurelio Guglielmi Balleani kondearen liburutegi pribatuan idazlanaen kopia bat topatu zen, Codex Aesinas delakoa, ustez Bizantzioko Inperioko liburuzain edo kronikariek burutako jatorrizko idazlanaren kopia omen da. 1936an Nazismoak antzinako germaniarrak eta alemaniarren arteko lotura aurkitu asmoz idazlan honi garrantzia handia ematen zionez, Hitlerrek Mussoliniri Jesin topatutako eskuizkribua eman ziezaion eskatu zion, baina Mussolinik hasiera batean baietza eman arren, ondoren italiaren artean erabaki hura desatsegina izan zitekela ikusi eta iritziz aldatu zen. 1944an SSko destakamentu bat Anconatik hurbil dagoen Fontedamoko Balleanitarren jauregira eskuizkribua topatzeko asmoz bidalia izan zen. Han ez topatzean, Balleani familiaren beste jabetzetan ere bilatutzen saiatu ziren, baina ez zuten hura topatzea lortu, eskuizkribua Jesiko jauregiaren sotoan baitzegoen.

1994an eskuizkribua Erromako Italiako Liburutegi Nazionalari saldua izan zen, gaur egungo bertako bere kokaleku erreferentzia Cod. Vitt. Em. 1631.11.1 delarik.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anderson, J.G.C. (ed.), Germania; (Oxford, Clarendon Press, 1938)
  • Dorey, T.A.. 'Agricola' and 'Germania', in Tacitus (London, Routledge and Kegan Paul, 1969) (Studies in Latin Literature series)
  • Gudeman, Alfred. The Sources of the Germania of Tacitus, in Transactions and Proceedings of the American Philological Association, Vol. 31. (1900), pp. 93–111
  • Schama, Simon, 1995. Landscape and Memory 2.i "The hunt for Germania"
  • Ronald Syme, Tacitus, vol. 1 (Oxford, Clarendon Press, 1958)