Gernikako Arbola
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Gernikako Batzarretxea Gernika, Busturialdea |
|||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | ||||
| Koordenatuak | 43°18′46″N 2°40′47″W / 43.31278°N 2.67972°WKoordenatuak: 43°18′46″N 2°40′47″W / 43.31278°N 2.67972°W | |||
| Helbidea | Allende Salazar z/g. 48300 Gernika |
|||
| Gernikako Arbola | ||||
Gernikako arbola Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza da. Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskaldunen askatasun tradizionala eta Euskal Foruak adierazten ditu. Gernikako Aretxa (haritza) izena ere hartzen du.
Oraingo zuhaitza aurrekoaren ondorengoa da, 2005eko otsailaren 25ean landatua. Aurrekoa 1860an sartu zen zin egiteko tribunaren aurrealdean, baina 2004an hiltzat eman zuten. Bere ondorengoak diren zuhaitz ugari existitzen dira, munduan zehar daude banatuta.
Batzar Etxearen lorategian Aretx Zaharra deitutakoaren enborra dago, tenplu itxurako aterpe biribilean babestua. Ez da lehenengo Gernikako arbola, baina gure garaira iritsi den zaharrena bai.
Eduki-taula |
[aldatu] Zuhaitzaren historia
[aldatu] Aita Aretxa (XIV. mendea-1742)
Usadioaren arabera, erregistratutako zuhaitzaren jaiotza datarik zaharrena XIV. mendean ipini ohi da, hau Lehenengo Aretxa izan zen. 1742. urtean hil eta Aretx Zaharra deritzonak ordezkatu zuen, honen enborra gaur egun Gernikako Batzarretxearen esparru barnean ikusgai dago.
[aldatu] Aretx Zaharra (1742-1860)
1742an landatua, 'Aita Aretxa ordezkatu zuen. 1839an Maria Kristina Borboikoa erreginordeak Elisabet II.a Espainiakoa erreginaren izenean Euskal Foruak zinpetu zituen; usadio hau burutu zen azken aldia izan zen. Aretx Zaharra 1860an hil zen.
[aldatu] Aretx Semea eta bere ondorengoak
1936an Aretx Semea delakoa Agirre Lehendakariaren zinaren lekuko izan eta 1937an Gernikako bonbardaketa jasan eta biziraun zuen. 2004ko apirilaren 20an erretiroa eman eta 2005eko otsailaren 23an bere kimuetako batek ordezkatu zuen, hain zuzen ere, gaur egun Gernikako Batzarretxean gailentzen den zuhaitza delarik.
Haritz honen ondorengoak diren zuhaitz ugari ere badaude, hauek euskal diaspora guztian zehar dauden hainbat komunitateetan banatu eta landatu izan direlarik.
[aldatu] Lehendakariaren zina
Jose Antonio Agirre (Agirre eta Lekube'tar Joseba Andoni) lehenengo lehendakariak zuhaitzaren pean zin egin zuen. Hitz haiek berak erabiltzen dituzte han agintariek kargua zin egitean.
Oroitarri batean daude hitzok jasoak:
- Jaingoikuaren aurrean apalik
- Euzko-lur ganian zutunik
- asabearen gomutaz
- Gernika'ko zuaizpian
- nire aginduba ondo betetzia
- zin dagit.
2009ko maiatzaren 7an, Patxi Lópezek hitzak aldatu zituen, honakoa esanez:
- Lur gainean zutunik, zuon, hiritarren ordezkarion aurrean, Gernikako Arbolaren azpian, asaben gomutaz, legearen errespetuz, nire agintea ondo betetzeko hitza ematen dut.[1]
Gainera ordura arteko zina, Patxi Lópezek promesa bihurtu zuen. Eta aurrekoetan ez bezala, Espainiako Konstituzio eta Gernikako Estatutu batekin egin zuen promesa. Aurreko lehendakariek (denak jeltzaleak) gurutze eta euskarazko biblia batekin egin zuten zin.
[aldatu] Gernikako Arbola kantua
Gernikako Arbola Jose Maria Iparragirre musikari eta olerkariak Madrilen zuhaitzaren eta euskal foruen omenez idatzitako zortzikoa ere bada.
[aldatu] Kantuaren hitzak
|
|
|
|
[aldatu] Iruditegia
-
Eli Gallastegi eta Luis Arana, Gernika 1932.jpg
Euskadi Buru Batzarreko kideak 1932an Gernikako Arbolaren aurrean. Ezkerretik eskuinera: Orueta, Arbeloa, Ametzola, Luis Arana Goiri, Zabala, Eli Gallastegi eta Urriolabeitia.
-
Eusko Gudarosteko Gabiria udalerriko gudariak zuhaitzaren aurrean. 1937.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Gernikako Arbola Bizkaiko Batzar Nagusien webgunean