Gerrako pilotu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gerrako pilotu Antoine de Saint-Exupéry idazle frantziarraren liburua da. 1942an argitaratu zen AEBan, Flight to Arras izenburuarekin. Frantzian, Vichyko gobernuak argitaratzea debekatu zuenez , isilpean argitaratu zen, Pilote de guerre izenburuarekin.

Saint-Exupéryk Frantziako Aire Armadan egin zuen lana azaltzen du liburuan. Izan ere, azterketa-hegazkin baten pilotu gisa aritu baitzen Bigarren Mundu Gerrako Frantziako batailan, 1940ko maiatzaren 23tik 1940ko ekainaren 6a arte. Zehazki, Arras hiriaren gaineko hegaldien berri ematen du liburuak.

Saint-Exupéryk 2/33 Azterketetako Hegazkin Taldean parte hartu zuen eta motor biko Potez 637 hegazkin baten pilotua izan zen. Gerra hasieran hiruna gizoneko berrogeita hamar ekipo zeuden azterketa-hegaldiak egiteko, horietatik hogeita hiru 2/33 taldekoak. Hiru astetan hamazazpi ekipo hil ziren. Idazleak azaltzen duenez sakrifikatuak izan ziren “Ohian mugagabe bat sutan, eta ur antoxinkada batzuk sakrifikatzeko, hura dena itzaltzeko: sakrifikatu egingo dira”.

Liburuak bidea ematen dio idazleari gerraz eta gizonaren jokaeraz aritzeko.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak