Gers
| Gers (32) | |
|---|---|
| Eskualdea | Erdialdeko Pirinioak |
| Prefetura | Auski |
| Azpiprefeturak | Condom Mirande |
| Biztanleria | 172.335 (1999) |
| Dentsitatea | 28 bizt / km² |
| Eremua | 6.257 km² |
| Barrutiak | 3 |
| Herriak | 463 |
| Departamendu burua |
Philippe Martin (PS) |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Gers (frantsesez fonetikoki ʒɛʁs edo ʒɛːʁ) Midi-Pyrénées eskualdeko departamendua da (32), Gers ibaiak zeharkatua, Garonaren ibaiadarra.
Auski da hiriburua.
Geografia [aldatu]
Mugakide ditu Pirinio Garaiak hegoaldean, Garona Garaia ekialdean, Tarn-eta-Garona, Lot-eta-Garona iparraldean, Landak mendebaldean eta Pirinio Atlantikoak hegomendebalean.
Nahiko herrialde zelaitsua da, mendixka batzuekin. Ibai denak Bizkaiko Golkoarantz dabiltzate, bi multzotan: Garonarena eta Aturrirena.
Klima kontinentala du eta udan ibaiek oso ura gutxi ditu.
Hiri handienak : Auski (hiriburua, 19.954 biztanleekin 2011n), Condom (Gers) (7.099 b. 2009an) eta Fleurance (6.360 b. 2009an).
Historia [aldatu]
Antzinako Akitaniaren zatia, Auski eta Elusa ziren Akitaniaren hiriburuak erromatarren garaian; gero, Gaskoniako dukerria desegin zenean, konderrietan banatuta zegoen (haien artean Armañac zen boteretsuena) eta banan banan Frantziaren barruan geratu zen Gaskoiniako probintzian. Frantziako Iraultzaren ondorioaz, 1790 martx. 4an sortu zen departamendua. 1808 departamendu zati bat (Lavit kantoia iparekialdean) Tarn-eta-Garonaren departamendura lotu zen.
D'Artagnan famatua herrialde honetan jaio zen.
| Okzitaniako lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzian: Allier • Ardeche • Aveyron • Aude • Alpe Garaiak • Proventza Garaiko Alpeak • Itsas Alpeak • Ariege • Bouches-du-Rhone • Cantal • Cher • Charente • Correze • Creuse • Dordoina • Drome • Herault • Gard • Garona Garaia • Gers • Gironda • Indre • Isere • Landak • Loira • Loira Garaia • Lozere • Lot • Lot-eta-Garona • Pirinio Atlantikoak • Pirinio Garaiak • Ekialdeko Pirinioak • Puy-de-Dome • Tarn • Tarn-eta-Garona • Var • Vaucluse • Vienne • Vienne Garaia Espainian: Arango harana (Katalunia) Italian: Turin • Cuneo (Piemonte) • Guardia Piemontese (Calabria) • Liguria Monakon: Monako |
||