Gertrudis Gómez de Avellaneda
Wikipedia(e)tik
Gertrudis Gómez de Avellaneda y Arteaga (Puerto Principe, gaur egun Camagüey, Kuba, 1814ko martxoaren 23a - Sevilla, Espainia, 1873ko otsailaren 1a) espainiar idazlea izan zen.
[aldatu] Biografia
1836an, Espainiara joan zen, eta hango literatura-mugimenduan murgildu zen.
Eleberriak (Sab, Espatolino eta Guatimozín), antzezlanak (Alfonso Munio, Saul eta Baltasar) eta poemak idatzi zituen. Poesian, klasizismoa alde batera utzi, eta erromantizismoaren ezaugarriak hartu zituen; neurri luzeak hobetsi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.