Gesalibar
Wikipedia(e)tik
|
Gesalibar |
|||||
|---|---|---|---|---|---|
| Udalerria | Arrasate | ||||
|
|
|||||
| Koordenatuak: | 43°3′50″N 2°31′48″W / 43.06389°N 2.53°WKoordenatuak: 43°3′50″N 2°31′48″W / 43.06389°N 2.53°W | ||||
| Garaiera | 258 m | ||||
Gesalibar edo Santa Ageda Arrasateko (Gipuzkoa) auzoa da.
Auzoaren izenak ur gazien ibarra esan nahi du. Bertako sulfurozko iturburuak gaixotasunak sendatzeko erabili ohi ziren eta, hori zela-eta, bainuetxe ospetsua zegoen bertan. Eraikuntza horiek, gaur egun, ospitale psikiatrikoaren monumentu multzoa osatzen dute.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 684 biztanle ditu.
[aldatu] Historia
1897an Santa Ageda Bainuetxean Antonio Canovas del Castillo espainiar gobernuburua erahil zuen Angiolillo anarkistak.
[aldatu] Ospitalea
Aita Menni Ospitalea 1898an sortu zuten, psikiatria arloko pazienteentzat eginda ere.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 881 | 822 | 789 | 881 | 812 | 770 | 713 | 684 |
| Arrasateko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Bedoña • Erdialdea • Garagartza • Gesalibar • Meatzerreka • Musakola • San Andres • Santa Marina • Udala • Uribarri |
||
| Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |