Getúlio Vargas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vargas, 1930ean

Getúlio Vargas (São Borja, Rio Grande do Sul, Brasil 1882 - Rio de Janeiro, Brasil 1954), Brasilgo politikaria.

Zuzenbideko ikasketak amaitu ondoren, politikaz arduratu zen. 1923. urtean legebiltzarkide hautatu zuten. 1926-1927. urteetan, finantza-ministro izan zen, eta 1927-1930 bitartean Rio Grande do Sul estatuko gobernadore. 1930. urtean, lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkeztu zen, Alianza Liberal alderdiaren aldetik, baina galtzaile atera zen, eta hauteskundeei jarraitu zitzaien iraultzak behin-behineko gobernuburu izendatu zuen. 1934an biltzar konstituziogileko lehendakari hautatu zuten. Hiru urte geroago, ordea, legebiltzarra bertan behera utzi eta Estado Novo deitu zen erregimen faxista ezarri zuen.

Ordu arte lurjabe handien mendean egona zen administrazioan, hezkuntzan, gizartean eta ekonomian erabateko berrikuntzak egiten ahalegindu zen Brasilgo langileen bizi-baldintzak hobetzeko eta industria bultzatzeko. Brasilek Bigarren Mundu Gerran parte hartu izanak herritarren demokrazia nahia utzi zuen agerian; 1945. urtean, estatu-kolpe batek Vargas kargutik kendu zuen, Senatuko kargua gorde zuen arren. 1950. urtean, Langileen Alderdiaren aldetik, Brasilgo lehendakari hautatu zuten berriro. Alderdi progresisten eta kontserbadoreen arteko oreka aurkitzen saiatu zen, baina ez zuen arrakasta handirik izan. 1954. urtean Brasilgo armadak dimisioa ematera behartu zuen, eta, handik gutxira, bere buruaz beste egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Getúlio Vargas Aldatu lotura Wikidatan