Getsemani

Koordenatuak: 31°46′46″N 35°14′25″E / 31.779402°N 35.240197°E / 31.779402; 35.240197
Wikipedia, Entziklopedia askea
31°46′46″N 35°14′25″E / 31.779402°N 35.240197°E / 31.779402; 35.240197
Getsemaniko baratzea

Getsemani[1] (antzinako grezieraz: Γεθσημανἰ Gethsēmani; hebreeraz: גת שמנים‎, Gat-Šmânim; arameraz: גת שמני, Gath-Šmânê; asirieraz: ܓܕܣܡܢ, Gat Šmānê, hitzez hitz. "dolare") Jerusalemgo Olibondoen mendian dagoen baratzea da. Ebanjelioek diotenez, Jesus Getsemanira joan zen otoitz egitera, Juda Iskariotek saldu zuenean, eta bertan atxilotu zuten.

Etimologia

Getsemani hitza Mateoren Ebanjelioa eta Markoren Ebanjelioaren grezierazko itzulpenean agertzen da, Γεθσημανή (Gethsēmanē) gisa idatzia. Horra arameratik iritzi zen, ܓܕܣܡܢ (Gaṯ-Šmānê), olioa egiteko dolareak izendatzeko hitza. Mt 26:36 eta Mk 14:32 χωρἰον deitzen dute, hau da, leku edo lursail bat. Jonen Ebanjelioan dio κῆπος batean (lorategi) sartu zela bere ikasleekin.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Getsemani Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Palestinako Estatua
Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.