Geuzen
Wikipedia(e)tik
Geuzen Parmako Margaritari handikien hitzarmena aurkeztu zioten aitoren seme flandriar eta nederlandarrei eman zitzaien izena da (1566).
Inkisizioaren kontrako eskakizuna zen; bertan, katolikoek eta protestanteek Herbehereetako probintzien askatasuna errespetatzea eskatzen zuten.
Armentièreseko ikonoklasten istiluen ondoren (1566) bi taldeak banatu egin ziren. Gilen de la Marckek izen beraren pean itsaslapurrak bildu zituen. 1572an haiek egin zuten eraso handiak matxinada orokorra ekarri zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.